XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer!!! Osaba Faustinoren ahotsa zen, bai dudarik gabe, nahastezina zen.

Baina zergatik ezin nuen ikusi, berak ikusi ninduen bada, ni!.

Eta zer ari zen eztanda nuklearraz eta babestoki nuklearrez hitzegiten? Ez nuen ezer ulertzen.

Nire eromenaren irudimenak ote ziren?.

Bai noski, hori zen, fantasia hutsa, zorabioaren ondorioa.

@- Goazen Ekaitz, lagunduko dizut altxatzen eta nahi izanez gero nirekin lo egin dezakezu.

Ez! Ezinezkoa zen, ikutu egin ninduen, bere eskua nire sorbaldan jarri zuen, ez ziren aluzinazioak, egia zen, osaba Faustino han zegoen eta nik ezin ikus nezakeen, babesleku nuklear batean nengoen, baina nola? noiztik?.

Ahots mehe bat atera zitzaidan neure aho lehorretik.